Uda bukatu da eta udazkenak bere lehen egunak eskeini dizkigu... Momentu ederra da beraz, uda nola joan zaigun pentsatzen jartzeko. Udan eta herrietako festetan pentsatzen jartzen garenean ia ezinbestekoa da jai busa gure buruara etortzea, azken 12 urte hauetan gugatik hain gertu egon den zerbitzua hain zuzen!!Urte honetan zehar orokorrean erabiltzaileek jai busarekiko izan duzuen jarrera egokia zoriondu nahi dugu. Jarrera honengatik jarraitzen du jai busak funtzionatzen, zorionak beraz! Urtean zehar 5.000 pertsona inguru gara jai busaren erabiltzaile eta hori dela eta hau zaintzeaz arduratu behar gara, pertsona guztiek erabiltzen jarraitzeko eskubide osoa dugulako. Oso gutxi izan dira hamabi urte hauetan zehar jai busean eman diren ezbeharrak, hala ere, hauek kontutan hartzea ere garrantzitsua da honen erabilera egokia kolokan jartzen baitute horrelako gertaerek. Abuztuan egon zen jai busetako batean gertaera ezegokiak eman ziren autobusetako batean, bertako eserleku batzuk kalteak jasan zituztelarik. Jai busaren erabilera egokia den heinean honen funtzionamenduak orain arte bezala jarraituko du. Kontrako kasuan, ezin badugu honen erabilera egokia bermatu neurriak hartu behar izango dira eta zerbitzua eten daiteke. Funtzionamendu onerako denen kolaborazioa eskatzen dugu, denen eskuetan baitago jai busaren jarraipena. Jai busa zaintzen saiatu behar gara, orain arte orokorrean egin dugun bezala, guztion ardura da baita. Kontutan izan behar dugu gu festa giroan gauden bitartean beste pertsona batzuk (txoferrak eta arduradunak) lanean daudela. Egokia izango litzateke momentu batez beren lekuetan jartzea eta lanean daudela kontziente izatea, gure segurtasuna beren eskuetan dagoelarik. Gu etxera arriskurik gabe iristea ahalbidetzen dutenak dira, beraz, guazen hauek errespetuz tratatzea eta zaintzea!Badakigu denon artean jai busa zaintzeko ahalmena dugula, denon onerako zaindu jai busa!