Donapea ikastetxea eta ingurua dela eta, maiatzean UPN - PSNko gobernuak erabaki omen zuen OPUSeko ikerketa zentro bezala eskeintzea. Berrehun milioi eta piku luze bat erreserbatu ziren truke, opari, edo azpikeri hau egiteko.Nafarroako gobernuak, UPN eta PSN dela eta, edo UPN bakarrik, nahiz eta gutxiengoak izan, hirigintzako operazioak oraindik bideratzen ditu erakunde pribatu baten probetxurako. Nafarroako Unibertsitate Publikoen Campusa hamar aldiz txikiago da OPUSeko Campusakin parekatuz, eta ikasle kopurua antzekoa. Unibertsitate Publikoan ez dago aukerarik unibertsitateko baldintzak betetzeko. Gela gutxi ikasleak kokatzeko. Titulu gutxi Nafarroako bizilagunak (eta kanpokoak behar bada) goi mailako ikasketa aukerak izateko. Diru gutxi irakasle permanenteak kontratatzeko.Baina Nafarroan dirua sobera OPUSari oparitzeko, Campusa handitzeko, eta OPUSeko berezitasuna goraipatzeko. Zer daukagu? Nafar Komunitatea nafarroentzat, edo OPUSeko Komunitatea zerura joateko lurralde zati handiagorekin? Agian, zeruan ez dago tokirik OPUSekoentzat edo! Nafarroan dena beraientzat ez da inoiz aski, OPUSekoek lur, diru, zentru gehiago, jasoko dute. Nafartarrak krisiarekin pikutara, OPUStarrak bere zerura lurrazal askorekin badaezpada.