Garbi dago diruaren krisia dagoela baina denbora asko daramagu sentimendu edo enpatiaren krisiarekin.Beti ez da posible bizi ona izatea eta gaixotasun fisiko eta mentalak, istripuak, drogak edo urteak ailegatzen dira eta bizitza apurtzen da.Adibidez, gazte bat bat-batean hiltzen denean, istripu bat badago, minbizi bat dagoenean, ezgaituaren ume bat, dementzia gaixotasuna duen ama edo aita, drogadikzioa duen gazte bat... inor ez gaude libre holako egoera izateko.Gure bizitzan egoera larria ailegatzen denean laguntza behar da. Baina ez da bakarrik laguntza soziala edo diru-laguntza. Esku laguna behar da. Falta da begirada bat, entzuteko momentu bat, besarkada bat. Eta horrek enpatia izena du.Ama-aita bati seme-alaba hiltzen bazaio ezin da sentitu bera sentitzen dena, bere lekuan jarri behar da hori jakiteko.....Baina ez da hain zaila jakitea nola sentituko den... Eta beregana hurbildu , bere ondoan egon, entzun , bideratu...Baina beldurra edo alferkeria ematen digu sufritzen diren pertsonen ondoan egotea. Festa edo momentu onetan egotea erreza da... Baina egiarekin eta esperantza faltsuak eman gabe egotea momentu txarretan...Diruaren aldetik jende guztiari gure partetik eskerrak, baina ez ahaztu inoiz, mesedez, beste aldean, sentimendu eta enpatia partetik...