Pordland-ek hondakinak bere Olaztiko porlandegian erretzeko erabili izan duen argudioa, burutu nahi duen errausketa (koinzinerazio) jarduera hori porlana ekoizteko prozesuan "erregai ordezkapena" besterik ez dela esatea izan da, bere lehiakideek, Lemoa kasu, egiten duten bezalaxe, non %60 ordezkatzera iritsi direla esan izan zaigun. Baina, Nafarroako Gobernuak hondakinak erretzeko planta bertan behera uzteko erabakiak eta Portland-en proiektua hondakinak erretzea galarazten duten Olaztiko araudiak saihestu ahal izateko UPrS (Udalez gaindiko Proiektu Sektorial) gisa onartzeak, FCC-ren filialaren jarrera agerian utzi du bere proiektuaren ustezko interes orokorra Nafarroako Hondakin Planaren barne ahokatzea justifikatu behar izan duenean. Honela, argi ikusten da, FCC multinazionalaren porlandegiak hainbestetan estalitako eta ukatutako hondakin kudeaketa dela enpresaren benetako negozioa.Bestalde, Portland-ek Lemoako 124 langileetatik 34 kaleratuko ditu, lanpostuen %27,5 eta Olaztin 148 langileetatik 29, hau da, lanpostuen %19,5 Enpresa zuzendaritzak eta Madrilen kaleratzeak negoziatzen dituen UGTk hainbestetan errepikatutako errausketak lanpostuak mantenduko zituela eta jarduera horren aurkakoek eskualdearen hondamena nahi zutelako argudioa ere bertan behera geratu zaie.Porlandegietan erraustea ez da Sakanan bakarrik dugun arazoa. Datozen azaroaren 2, 3 eta 4an, porlandegietan errausketa burutzearen kontrako jardunaldiak burutuko dira Altsasun, eta bertan parte hartuko dute Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan horretan lanean ari diren hainbat plataformek.