Etxarrik 700, gutxienez

Erabiltzailearen aurpegia Raf Atxuri 2012ko urr. 12a, 00:00

Lehenik eta behin zilegi bekit gogoraraztea  Aranatz aldean jende saldoak bizi zirela XIV. mendean   baino askoz lehenagotik. Urteurrenaren karia Luis Hutin erregeak emaniko kartaren urtebetetze biribila da. Nafar eta Gaztelaren arteko gazikileen mugarte bat zaintzeko gotortu zen “etxa berri” hura. Atzera ere,  delburgozaleek (  baita Oroz komikigileak ere ) pozez azpimarratuko dute giputzen, hau da abertzale basatien, erasoetatik babesteko osatu zela gaztelu sare sendoa Altzania-Aralarren; tira, 1912tik edo, grina antieuskaltasunak bideratu ditu beti nafar integrismoaren burutazioak oro eta diru kontuetan ere nahiago izan dute katalan „sezesionistekin“ batu  euskal kantauriarren altzo aberatsera egin baino.Bestetik Aranazko jendeen elkartze hura ez omen zen erraza suertatu, eta Uhartekoan bezala,  inguruko gizaseme-emakumeei oso gogorra eta neke izan zitzaien Lazkoz, MundiÃo, Artola, Maiza eta abar hustutzeko beharra.Zernahi gisaz ere zapiehun urte geroago hantxe dira egun etxarriarrak, Aranatzen jaun eta jabe, „ Beeingo punta beÃo harroxkoago“, semafororik gabe baino argitasunez  haien egunerokoak betetzen, irina fabrikarik gabe baina  oraina eta geroa asmoz elikatzen. Horiek horrela antzerki handiosa taxutu dute , Etxarriko hizkeran burutu ere, bejondeiela! eta ez dakit altsasuarren bekaizkeriaz edo, baina ereserkia ere  sortu eta abestu dute.Urteurrena ospatzeko modu ederra gauzatu dute geure „kinkurraundiyek“. Mende askotarako!  Beste zazpitanehun ,gutxienez,  beyetz.rafatxuri@kaixo.com