JAR EZAZU MASKOTA BAT ZURE BIZITZAN

Arantxa Sueskun Igoa 2012ko urr. 12a, 00:00

Orain dela gutxi irakurri dugu egunkari batean, txakur baten jabe batek, zer nolako zaintzak egiten dizkion 20 urtean bere adiskide izandako gaixo dagoen txakurrari. Argazkiek munduari buelta eman diote aste hauetan. Txakurrak artrosiaren oinazeak ezin aguanta eta oinazeetatik libratzen zuen gauza bakarra egiten harrapatu zituen argazki-kamerak: txakurra nahiz jabea, biak uretan igerian. Ikustekoa izan da jabeak argazkian txakurrari eskaini dion begirunea eta maitasuna. Txakurra uretan lozorroan, bere jabearen besoek eusten eta babesten duten bitartean.Bere buruaz beste egiteaz libratu zuen txakurrari, merezi zion ordaina: odolkiak ordainetan...Kontaketa honetan isladatzen den bezala,  maskota bat izatearen onurak asko dira. Baina lehenik, familia bakoitzaren egoera eta dituen baliabideak ondo aztertu beharko genituzke.  Maskota bat zertarako nahi dugun jakitea komeni da, zein den gure edo ondokoen izaera, eta zein ardura hartzeko prest gauden. Adb: berriki bere senarra/emaztea hil zaion adineko bati, txakur bat oparitzea agian, ez da hain ideia ona izango, edo bai. Txakur bat nahi izan ezkero, garrantzitsua izango da aukeratutako txakur hori pertsona horrentzat arraza aproposa den jakitea. Pentsa dezakegu txakurrak konpainia egingo diola, ez dela hain bakar sentituko, txakurrak ateratzera behartuko duela...baina txakurrak ere ardura asko eskatzen ditu eta gutxienez, hirutan kalera atera beharko duenez, eta horietako bat goizean goiz gainera, pertsona horrentzako beharbada laguntza bat beharrean karga bat izango da. Horrek ez du esan nahi pertsona horri  maskota egokiago bat bilatu behar ez zaionik edo berak bilatu ezin dezakeenik,adb: arrainak, katuak, dordokak, txoriak...Umeei dagokienez, umearen adina eta izaera kontuan hartu beharko dugu. Gurasoen eta  umearen aldetik, maskota bat izateko benetako konpromezua ote dagoen baloratu beharko genuke; hau da, zer nolako ardura hartu behar duen bakoitzak eta ardura horiek betetzeko konpromezu irmoa azaltzen ote duen norberak. Hori horrela bada, maskota bat izateak aukera handia emango dio umeari, konstantzia, erantzukizuna, errespetua, flexibilitatea, haserrearen gestioa, poza, bakardadea, leialtasuna, maitasuna...bezalako balioak lantzeko.