Euskal enpresa sendotzat hartzen ahal zena, multinazionala suitzarra bilakatuta. Eusko jaurlaritzak bere akzioak salduta, Emmi multinazionala indartuta.Abeltzainek indar gutxiago, erabakitzeko ahalmena urrunago. Bertako kalitatea eta goxotasuna, urruneko marketina eta hoztasuna.Behi esne ekoizleen nafar ia erdiak, gipuzkoar ia denak, arabar gehienak, eta bizkaitar herenak kalitateko elikagai baten sortzaile, ekonomiaren oinarriko zutabe, Euskal Herriko landa eremuaren zaintzaile eta paisaiaren estetikaren jabe, oraingoan ere, atera dira galtzaile.Bezero, Bezero! Merkatukoaz gain, gizarte balioak ere ordaintzen dituena bero. Kaiku produktuak kontsumitu izan dituenak, berdin ordainduko al du bertakotasunik izanen ez duena, gero?Kooperatibaren ekimen itxaropentsua, merkatari diruzaleen pentsua. Nekazal langileen izerdia, nagusitxar diruzaleen lukurreria. Politikari ustelak saldu du herriarena ere bazena, enpresa eta ekonomia munduan galdu dugu aktibo bat zena. Hau pena! Proiektu soziala ere bazena, neoliberalentzat da ia dena. Batzuek galdu dutena, besteen irabazia, alajainena! Non dago herriarena zena? Nola eraiki herriak merezi duena?Euskal Herriaren burujabetza lortzeko, nagusitxar zikoitzak salatzeko, politikari ustelak askara botatzeko, lukurreriaren kateak apurtzeko, geureari eutsi, gero!aingerumi@gmail.com