Harrituta gelditu zirenak badira, Sakanako Sasoiak, Guaixen, KURTSO BUKAERA zutabean agertzen ziren ekimenekin, (urtean zehar eginak ziren ). Zutabea betetzeko aipatuko ditu. Ba ez, egin ez genuenik ez du aipatzen. Artikulu labur horretan esaten den guztia,egin da.Eta zer lortu duzue? (Jendea beti emaitzaren bila.) Eta horiendako zaila egiten da materiala ez den zerbait lorpentzat onartzea. Pazientzia guztiarekin aipatzen dizkiot nire ustez oso garrantzitsuak diren lorpen batzuk.Lehenik, idatzitakoak zioena :"gure auto-estima sendotu, aurrera begira gure bizi poza indartu." Alferrikakoak ez gara, asko eman dezakegu, ekarpen asko egin diezaiokegu gaurko gizarteari eta, adin hauetan, poza ematen du gizarteari zerbitzeko gai izatea.Horrekin batera, Sasoiak, jubilatu eta pentsionista mailan sortu duen dinamika erakargarria izaten ari da. Gaur krisiak eraginda, jubilatu elkarte eta plataforma asko sortzen ari dira eta denek Sasoiarekin harremanetan jarri nahi izaten dute. Eredu bilakatu gara.Azkenik, Sasoiak, bost urte hauetan aldarrikatu duena, gaur eskubide gisa aldarrikatzen da:" Es absolutamente necesario reivindicar el derecho a una ciudadanía activa y saludable de las personas mayores"( Jose R. Urrutia )Lorpen garrantzitsuak direlakoan gaude eta dinamika honetan sartzeko gonbitea luzatzen dizuegu Sakanako jubilatu eta pentsionista guztiei, kurtso berri honen hasieran. Guaixe eta Beleixe irratiaren bidez agertuko ditugu gure egitasmoak, gure ekintzak. Bazkidetu (24€ urtean). Konpartitu gure ametsak, gure ilusioak, gure bizitzeko gogoak.