Euskararen herriak, euskaraz bizi zen herriak, Euskal Herria izena eman zion bera bizi zen lur eremuari. Herri euskalduna bizi den lekua da beraz Euskal Herria. Hori du berezko izaera lurralde honek, herri euskalduna da Euskal Herriaren izana. Horregatik esan izan dugu herri euskaldunik gabe Euskal Herria lur-eremu hutsa litzatekeela, oinarrizko nortasun ikurrik gabe geldituko bailitzake herria.Hau oso ongi ulertu izan dute historian zehar barrena lur eremu hau menperatu nahian ibili direnek eta, duela orain dela mende nahiko, gogor ekin zioten hizkuntza ordezkapenaren bideari. Lur- eremua bereganatzeko herriaren izana ordezkatu nahi izan dute eta herri euskaldunari gure lurrean bertan asimilazio prozesu etengabea pairatzea egokitu zaigu. TamalezZoritxarrez, gaur egun pairatzen jarraitzen dugun asimilazioa, beraiek beren helburuak lortzen dituzten bitartean.Onartzea gogorra da, bai, baina orokorrean frantsesa eta espainiera gure hizkuntza, bertako hizkuntza, direla esatera pasa gara. Zapaltzaile eta menderatzaileen hizkuntza onartzen dugu, zapaltzaile eta menderatzaileen hizkuntzan mintzatzen garahitz egiten dugu eta ez zaigu arraro egiten zapaltzaile eta menderatzaileen hizkuntza edonon ikustea, paisai linguistikoan, alegia.Estatu menderatzaileek beren lana oso ongi burutu egin dute eta gure egunerokotasunean beraien hizkuntza erabiltzera derrigortuak gaude, euskara hutsean bizitzeko aukera ez dugularik. Gainera, hainbat egoeratan gure hizkuntza erabiltzeagatik gu gaizki sentiaraztea lortu dute eta egoera ezberdinetan euskara inposatzea leporatzen zaigu. Baina, zein da inposatutako hizkuntza? Euskal Herriko berezko hizkuntza edo zapaltzaileen hizkuntza?Ezabatu eta Euskaraz Bizi!!!