Sujezioak

Gizarte Zerbitzuak 2012ko urr. 31a, 00:00

Pertsona baten mugikortasuna kontrolatu, murriztu edo ukatzeko erabiltzen diren artikuluak dira sujezioak; hauek bi eratakoak daudeizan daitezke, fisikoak (ubelak, eskularruak, oheko barandak...) edo kimikoak (botikak).Beraz bere xedea pertsona askatasunez ez mugitzea eta artikulu hauek kendu ez ahal izatea da.Hauek erabiltzeko arrazoiak ere asko dira: erorikoak eta portaera bortitzak ekiditeko, baita tratamenduak mantentzeko (zundak ez kentzeko adibidez). Hala ere, adituek adierazten dutenez ez dute beti funtzioa lortzen, aulki batean ubelarekin dagoen edonor, askatu nahian  erortzerakoan lesio bat egiteko aukera handiagotu egiten baitda.Hauen erabilerak sor ditzaken emaitza ezkorrak ere aipagarriak dira: pixa ez kontrolatzea; hezurretako mina; indarra, masa muskular eta mugikortasuna maila jaistea, mugitzeko beldurra, urduritasuna, bortizkeria, depresioa, autonomia galdu eta laguntza gehiago behar izatea, ultzerak. Argi utzi behar da sujezioek izugarrizko eragina dutela da pertsonaren askatasunean eta autonomian eta horregatik garrantzi handia eman behar diogu gaiari (egoitzetan izan behar duten erabilera lege batean jasotzen da). Beraz gure eguneroko bizitzan gure familiakoen zaintzan beharra badago, lehenengo egoeraren hausnarketa egin, posible den beste aukeraren bat balego erabili eta nahi eta nahiez erabili behar bada pertsona ongi informatu, zertarako den argi utziz.Erraz eman daitekeen egoera bat:Aste bat da arratsero Antton lurrean aurkitzen dugula. Komunera joan nahiko du? Gosetuta? Aspertuta? Leiho horretan jada ez du eguzkiak jotzen eta aldatu nahi du? Tentsio baxua izan dezake eta zorabio txikiak izan? denbora gehiegi postura berean eta gorputza mugitu nahi du? botika berriren batek eragina izan daiteke? bastoia behako du? Nahastua dabil? urduri dabil? Hotza? Alfonbrarekin trabatzen da?... zerbait aldatuta akaso Antton ez da eroriko eta ez da ubela jarri beharrik.