Osasungintza, Estatuko aurrekontu orokorren menpe dago, 1999.ean Estatuak osasun arretaren finantzaketa bere gain hartu zuenetik (pertsona orok ordaintzen ditugun zerga orokorrei esker: BEZ, PFEZ, zerga bereziak....)Gaur egungo 16/2012 Lege-Dekretuarekin, sistema hau desmontatu egin nahi da, eskubide unibertsala izateari utzi eta pribilegio bat izatera pasatzeko.Hiru arreta talde sortu nahi dira aldaketa honekin:- Langileak atendituko dituena- Dirudunendako aberatsendako, aseguru pribatuak- Ongintza sistema, baztertze egoeran dauden pertsonentzat.Erreforma hau "osasunaren turismoa"ren argudiopean babesten da. Horrek, hiritarrak nahasi egiten ditu, izan ere etorkinak ez baitute migrazio prozesua osasun arrazoiengatik aurrera eramaten, ia inongo kasutan gainera.Orain arteko osasungintza sistema hau aldatzeko erabiltzen den beste argudio bat, etorkinek osasun zentro-sistemak "kopatzen" dituztela esatea da.Zorionez, makina bat ikerketa dago xenofobia ikutzen duten gure gobernatzaileen argudio hauek bertan behera uzten dituztenak.Esate baterako: Zaragozako Osasun Lehen Arretaren inguruan egindako ikerketa batek dionaren arabera, zerbitzu horretan egindako 5 milloi bisitetatik, %11,7 soilik da etorkinek egindako bisita kopurua. Eta kostuari dagokionez, urteko osasun gastua, 216 eurokoa da bertako pertsona bakoitzekoa, eta 81 eurokoa etorkin bakoitzarena.Ez dakigu oraindik Nafarroarako planteatu den osasun sistemaren aldaketak nola funtzionatuko duen.Zer egin zurrumurru hauen aurrean?- Baliabideak banatzea eta ez murriztea dela bidea argi eduki. Nahikoa baliabide baitago. - Osasungintzak publikoa eta unibertsala behar du izan: ikusi Giza Eskubideen Aitorpenaren 25. artikuluak jasotzen duena. - Bertakook dugun osasun sistema erabiltzeko erari arreta jarri- Elkartasuna landu: inor ez dadila eskubide honetatik kanpo geratu, bere jatorri, egoera administratibo zein ekonomikoa edozein delarik. Osasuna denondako.