Urria

Sakanako Etxerat 2012ko aza. 9a, 00:00

605 presok osatzen dute egun Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, 85 espetxetan sakabanatuta: 7 soilik daude Euskal Herriko espetxetan, 3 espetxetan sakabanatuta; 443 preso Espainiako espetxeetan, 45 espetxetan sakabanatuta; 136 preso Frantzian, 32 espetxetan sakabanatuta; preso bana Portugalen, Ipar Irlandan eta Eskozian; 3 Ingalaterran; 11 preso daude etxean eta bat Erroman etxean atxilotuta;  preso 1 konfinatua dago Frantzian.Enara Rodrigez anaia bisitatzetik zetorrela, auto bat berea errepidetik ateratzen saiatu zen. Bere autoak hiru-lau buelta eman zituen. Polizia-plaka bat zuten bi gizon gerturatu eta Enara eraso zuten: mehatxuak, irainak, ukipenak, eta abar. Gerra zikina.Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako Gobernuak Parot dotrina arbuiatzen duen erabakiaren aurkako helegitea onartu du, baita epai-mahaia aldatzea ere. Beraz, Parot dotrinaren auzia eperik gabe luza daiteke. Politika epaitegian eragile.Aitzol Gogorza -gaixotasun larri sendaezina du- bost egunez ospitalean egon da. Bi iheslari politiko hil dira: Celestino Galan bilbotarra, Venezuelan, 53 urte zituen, istripuz. Francisco Javier Blanco, Kanbon, gaitz larri baten ondorioz.Atxiloketak Frantzian, tartean Aurore Martin, zuberotarra, Espainiari entregatua: opariak, mendekua, ezina, prozesua oztopatu nahia... Bi Estatuek errepresioa beste pausorik ez dute erabili nahi normalizaziora bidean. Azaroaren 10ean presoen aldeko manifestazioa Baionan. Erraldoia izanen da. Denok egon behar dugu han, kartzela politika aldatzera behartu behar ditugu bi Estatuak.