Espainia ez dago Ebanjelioetan baina apezpikuen arabera hurbil dago. Hala dirudi behintzat krisia dela eta urriaren hasiean Apezpikuen Batzorde Iraunkorrak egindako adierazpena bat kontuan hartuta. Espainia moralezko onura bezala defendatu behar da, eta "Espainiako herrialde, edo eskualdeak, ulerrezinak izanen dira nazioaren historia kulturala eta politikoa zabaltasun asmoekin jasaten ez badira". Eta honez gain: "edozein desintegrazio prozesu bat sortzen bada, geldizintasun giro batean sartuko gara".Krisia dela eta, egoera berezi batean gaude, gaur egun. Tensioa igo da, eta apezkikuen mezua, katoliko eta entzuteko gogoak duetnendako, hauxe da: "etorkizunari begira, argitasuna, arnasa eta esforzua beharrezkoa da denon probetxurako". Baina bitartean, beraiek ondo bizi dira bere lurraldeko onura zabaltzen, IBIrik gabe eta denon aurrekontugandik bizitzen...Krisiak ez du oraindik hondoa jo, eta apezkikuen adierazpenean: fedea, karitatea, eta elkartasuna eskatzen dute. Bai Estatua, bai erkidego autonomoak, behartuak izan dira erabaki gogorrak hartzera. Gizarte eta politika ondoeza ulergarria da, baina apezpikuen erantzun bakarra: gizalegea eta elkartasuna..., ez hainbeste.2.006an Ibarretxe delako planaren aurka azaldu ziren apezkikuak. Orain berriro, Kataluniako eskaeren kontra. Esaten den bezala "Espainia batua, handia eta askatua" eta Apezkizun Katolikoak Inkisitzio prozesuak erabiltzeko prest behin eta berriro. Higgs bosoiaren garaian, benetan pena eta lotsagarria.