Batzuetan ez dakit nire komentarioa nola hasi. Baina guztian pentsatzen, injustiziaren kontra onena langileek, langabetuek, pentsiodunek, jubilatuek, etorkizunik gabeko gazteek eta abarrek dakigun modu baketsuenean borroka egitea da. Etxe-kaleratze masiboak, diru publikoaz bankuak laguntzea, osasun arloaren pribatizazioa, ospitale eta klinikak muturreko prekarietatean, hezkuntza txarra (eskola-porrota eta akademikoa), inolako laguntzarik ez duten eta langabezian luze daramatenak, tituludun gazte askok atzerrira ihes egitea, Caritas gainezka, jendeak edukiontzietatik ahal duena jasotzen eta abar. Hirugarren mundukoa da hau, oso etsigarria eta, gainera, ez du hobetzeko itsurarik gero eta langabetu gehiago baitago. Azaroaren 14an greba orokorra deituta dago. Behekoei, betikoei gelditzen zaigun bakarra da. Gobernu txar honi horrela ez duela ezer konpontzen erakutsi behar diogu, okertu besterik ez duela egiten. Enpleguarena gaizki egon arren, esan didate toki askotan ordu estrak egiten direla. Ezin dut sinetsi. Ez da ez justua ez solidarioa. Gutxiago lan egin beharko litzateke jende gehiagok lan egin ahal izateko. 6 orduko lanaldiak. Gauzak aldatuko lirateke. Hala, orain 4tik 1ek lan egiten badu, 6 orduko lanaldia hartuko luketen 3 pertsonako beste batek lan eginen luke. Odoluste honekin bukatzeko ziur beste formula batzuk badaudela. Klaseko sindikatu eta alderdien artean bilatu behar ditugu. Borrokatzen baduzu galdu dezakezu, baina borrokatzen ez baduzu galdua zaude.