2011. urteko drogamenpekotasunen prebentzioaren inguruko inkestak, oraingoz daukagun azkenekoa, dionaren arabera, familiaren zeregina ezinbestekoa da prebentzio mailan, garrantzi eta pisu handia du bakoitzaren familiak eta honen barruan izaten diren harremanak.Esan bezala, gazte eta nerabeen droga kontsumoetan, familiak jokatzen du ezinbesteko papera. Familia babes faktorea izatetik, arrisku faktorea izatera pasa daiteke, eta alderantziz ere. Komunikazioa oso garrantzitsua da eta familian ematen den komunikazioaren arabera, babes edo arrisku faktore bilakatu daiteke familia.Komunikazio desegokia, gurasoen funtzioa betetzeko inplikazio falta, gurasoen arteko gatazkak,....gertatu ohi diren familietan, seme-alabek arazoarekin lotutako kontsumo gehiago egiten ohi dituzte edo egiteko probabilitatea dute. Eta alderantziz komunikazioa erlazionatzeko era duten familiek, harreman osasuntsuak izaten dituzten familietan, gurasoek beraien papera betetzen duten familietako seme-alabek arazorik gabeko kontsumoak izaten dituzte. Eta ez hori bakarrik, orokorrean familia osasuntsuetako seme-alabak kontrako familietako seme-alabak baino beranduago probatzen dituzte sustantzia desberdinak.Familiaren arteko harremanak duen garrantziaz ari gara, honi lotuta esan beharra dago hiru familia mota ezberdin aurkitu ditzakegula:• Autoritarioa: betiko familia litzateke, arauak oso markatuak eta ondorio gogorrekin, gurasoek erabakitzen dute dena. Seme-alabak argi dute nola jokatu familia honen barruan, nahiz eta beraiei ez gustatu.• Demokratikoa: bertan gai guztiak komentatzen dira eta familiakoen artean adosten dira, arauak, hauen ondorioak,.... nondik nora mugitu argi dute seme-alabek.• Anbibalentea: Batzuetan modu batetara jokatzen dute eta beste batzuetan beste batera; bertan seme-alabek ez dakite nola jokatu eta zer espero duten beraietaz.Gazte eta gurasoen artean gai gatazkatsuenak hauek direla dio lehen aipatutako inkestak: ikasketak, etxeko lanak, gauean etxera iristeko ordua, ohetik jaikitzeko beharra/ ordua, dirua,...Esan bezala familia motaren arabera gai hauek modu batean edo bestean landuko dira. Gazteek seguritatea behar dute, limite argiak,... nondik nora mugitu daitezkeen jakin. Gaur bai eta bihar ez, edo zer egin ez jakiteak (familia anbibalenteak) arazoak sortu ohi ditu gazteen jokabidean.Egia esanda, familiak ez dira modelo batera bakarrik egokitzen, normalena modelo ezberdinetatik gauza batzuk eta besteak hartzea da, baina modelo konkretu batera antzematen dira familia guztiak.Oso garrantzitsua, komunikazioa hasiera-hasieratik entrenatzen da, haurrak jaiotzen direnetik alegia. Hala ere, hobe berandu inoiz baino. Eta argi eduki, komunikazioa ez da galdeketa bat eta ezta ere bakarkako hizketaldia (monologo), familia osatzen duten pertsonen arteko hizketaldia baizik.