Altsasuko Caritas, gutxi gora behera, orain del 50 urte sortu zen, garai hartan, etorkinei laguntza emateko asmoz.Harrezkero, gauzak asko aldatu dira, batez ere, azken urteotan. Gaur egun, gure laguntza etorkinei eta baita herritarrei ere zuzenduta dago, hau da, laguntza behar duten guztiei . Denok dakigun bezala, gaurko egoera sozio-ekonomikoa ez delako bat ere erosoa.Taldean 10 pertsona finko gara eta , lan asko dagoenean, beste 5 edo 6 lagun daude laguntzen digutenak. Caritasek arlo askotan egiten du lan, baina, Altsasuko Caritasen, elikagaien arloan bakarrik egiten dugu lan. Horretarako, lau hilero, komunitate ekonomiko europarretik eta, hilero, elikagai-bankutik, produktuak ekartzen ditugu eta, hilean behin, beharra duten pertsonen artean banatzen ditugu . Guzti hau, Altsasun bizi eta erroldatuta dagoen pertsonentzat da bakarrik, eta honela dela ziurtatzeko dokumentuak eskatzen dizkiegu.