Anna Down sindromedun neska bat da eta 2012an irakurketa eta idazketaren bidez, hizkien mundura gerturatu da. Ingurura begiratuz eta argitalpen desberdinen ikerketaren bidez, hizkiek har ditzaketen forma desberdinak aztertzen ditu. Tipografia honen berezko helburua, Annaren idazketaren trazuak antzeratzea da,letra larri eta xeheak nahasten dituen idazketa modu berezia baita bera. Lotutako hizki tipografia duenez, testu labur eta egunerokoetan erabiltzeko aproposa da.Annak ez daki gaur egun, bere hizkiaren proiektua jende asko lagun dezakeela. Hori bai egunero, diseinu hobea lortzeko lana egiten du Annak. Bere lehenengo lana, supermerkatu batean izan zen eta horrek, negatiboki markatu zuen, egin behar zuena jakiteko laguntzarik ez baitzioten eskaini. Ondoren, etxean egon zen denboraldi luzez, triste eta langabetu. Orain, ITINERARIUM Fundazioan dihardu, eta badirudi zoriontsu dagoela eta gustuko duena egitea lortu duela: berak sentitzen duen mundua idatzi eta marraztu dezake. Zeinek daki, hemendik denbora batera bere ahaleginak gizarterentzat asko balio izan duela jakingo du. Honekin (ANNA ETA FUNDAZIOA) gizarte-berdintasuna eta gaitasunak gehituz, gizarteak talde lanaren garrantzia jakitea lortu nahiko genuke