Garai ezberdin batean iratzartzen nau bizitzak, eguneroko errutina jarraian. Iratzargailua itzaltze horretan, argazkia mesanotxean; zu. Altxorra. Atzera begiratuan, irri; zuretzat. Eskerrik asko. Apaletik hitzak berreskuratzeko ahaleginean, harrotasuna; zuganakoa. Bai polita! Oroimen atseginenen lekuko, hamaika eta beste hainbeste galderen babesetik aldentzeari uko eginez, bizitzarekin besarkada luze batean.Gaur ere, iraganera jauzi egin dut , garai aldatze etengabearen parte hau ere.Asmoak urrun, baina miretsitako urratsetan begirada galdu eta galderetan naiz ohartzerako.Orratzak birarazi, bihar ere egun berri bat batera hastearen truke.Bi urteren buruan, bat gehiago zurekin batera, eta zure alboan amaitzen dudan eguna. Mesanotxearen magalean ni ere; zure moduan.Bihar arte, Odei!