Altsasuko PSNn Mª Jose Notariok dimisioa eman zuenetik urte bat baino gehiago pasa da, eta arrazoi bategatik edo besteagatik ez da erreleborik izan. Nire iritziz utzikeria horrek alderdiaz gain, hautesleei eta Altsasuko populazioari kalte egiten dio, udaleko bozketetan ez delako boto hori zenbatzen. Une jakin batean oso baliotsua izan liteke.PSNko Altsasuko asanbladan egon daitezkeen desadostasunak ulertuz, IU-EBn uste dugu konfiantza eta ardura sortzeko, egokiena litzatekeela hautes-zerrendari segituz dagokion pertsona aukeratzea; udal gaietan lehenbailehen lanean jartzeko. Prentsa bidez jakinen duzuenez, gai ugari eta garrantzitsuak daude bai herrian bai Sakanako Mankomunitatean. Pentsa dut sozialisten botoak besteak bezain garrantzitsuak direla eta, beraz, konponbidea lehenbailehen eman behar da. Legegintzaldiko bi urte gelditzen dira eta zeregin asko dago.