Biohondakinen bidaia luzea Nafarroan

Ana Malon 2012ko aza. 30a, 00:00

Gizarte guztiaren ardura da hondakinen arazoaren konponbidean aurrera egitea. Nafarroako hiri hondakinen egungo panorama tristea da: %67 inguruk hondakindegietan bukatzen du. Gaikako bilketarekin eta biodegradatu daitekeen materia organikoaren tratamenduarekin arazoaren ia erdia konponduko genuke. Gaur egun materia organikoa Lizarraldean besterik ez da jasotzen. Nafarroako gainontzekoak Iruñeko eta Tuterako zabortegietan bukatzen du. Biohondakinak, nahastu eta eramaten ez badira, ez dira "zaborra", eta baliabide berri bihur daitezke. Horregatik, tratamendu onena konpostatzea da. Mank-ek materia organikoa biltzeko asmo handiko gaikako bilketa programa jarri nahi du. Herritarrek egutegi batera egokitu behar dira, baina emaitza bikainak ditu atez atekoak. Espainian 12 urte dira indarrean dela (www.portaaporta.cat). Beste aukera materia organikoa 5. edukiontzian jasotzea da. Horren aldaerak ere badaude: haiek soilik kontzientziadun hiritarrek erabiltzea. Erabiltzeko erraza, atez atekoarekin baino nabarmen gutxiago biltzen da. Gaikako bilketa sustatzeko administrazioak pizgarri ekonomikoak eman behar ditu. Konposta egiten duten hiritarrei zaborren tasa murriztu behar zaie. Bestalde, materia organikoa tratatzeko bitarteko egokiak jarri behar dira. Hurbiltasun irizpidea ezarri behar da organikoaren tratamenduan. Europan ideiak eta esperientziak badaude. Indarrean jarri behar dira. Birziklatzearen bidez ekonomia aukerak eta enplegua sortzeko aukera handiak daude. Etorkizun jasangarriago baterako hasiera izan liteke.