LAKUNTZARROK EUSKARAREN ALDE EGIN IZAN DUGU, ETA EGITEN JARRAITU BEHAR DUGU

Mikelatxo Flores 2012ko abe. 14a, 00:00

Txikia nintzenetik, familiak erakutsi dit euskara gure hizkuntza dela, maitatu, mimatu eta egunerokotasunean erabiltzen saiatu behar naizela.Historian zehar gure herrietan euskararekin gertatu dena denok jakin badakigu, zailtasunak zailtasun beti izan da bertako jendea gure hizkuntza eta ohiturak mantentzearen alde lan egin duena.Orain dela 20 urte inguru, gogoratzen dut, Lakuntzan euskara batzordea sortu zela, herriko elkarte, guraso talde, eta eragile desberdinez osaturik zegoen. Hamaika lan egin genituen (Aiaupenanik aldizkaria, ikastaroak, lorategia...) ez guk nahi genuen adina, ezta espero genituen fruituak ikusi ere. Egindako lanak hobe egin zitezkeela ez dut zalantzarik. Baina, hala ere, bi ardatzen inguruan lanean jarraitu genuen: EUSKARA ETA ELKARLANAArrazoi desberdinengatik egitura honek aldaketak izan zituen, batzordea itzali bazen ere, udaletxeak bideratu du ELKARLAN hau. ELKARLANAK fruitu onak ematen ditu, baina denon aldetik borondate eta esfortzu handia eskatu ere. Bide honetan oztopoak jarriz gero min handia sortzen da bai herrian eta baita herritarrengan ere. Nire iritziz hiru gertakizun hauek, oztopo horien erakusleak dira:1-2008ko maiatzaren 30ean, Guaixen, Ane Miren Iruretagoienaren "Goian bego" artikulua argitaratu zen; "Lakuntzako alkate dantza hilzorian dago" irakur zitekeen bertan, urte bereko Gorputz egunean ez baitzen dantzatu. Ez dantzatzeak tristura sortu zidan niri, eta hori berriz ez gertatzeko lan egin beharko nuela pentsarazi ere. "Azken urteotan iraun badu, edo erreibindikatzeko balio izan duelako izan da edo pertsona baten ahaleginari zor zaio" ere irakur zitekeen bertan, eta honek mina eta amorrua eman zidan, egiaren zati bat besterik ez delako. Herri honetan urteetan zehar jende askok lan handia egin duelako ohitura hau eta beste batzuk gal ez daitezen. Ez jakintasunak zer egiten duen!!!2-2009. urtean, Korrika kulturala prestatzeko bilera baterako deialdia izan zen. Jende multzoa elkartu zen eta Korrika txikia antolatzerakoan iskanbila sortu zen "aurreko urteetan oso gaizki antolatzen zela" ere entzun behar izan zuten bertara gerturatutakoek.3-Eta azkenik, 2012ko azaroaren 11an, Argia aldizkarian pertsona berari egindako elkarrizketa azaltzen da. Bertan "Niretzako eskola bakarra dago Lakuntzan, baina herrian bi sentsibilitate daude eta beste sentsibilitateak dio herrian bi ikastetxe daudela. Bestea, Andra Mari ikastola kontzertatua da. Nire ustez euskalduntze kontuetan askoz mesede gehiago egin dio eskolak herriari." irakur daiteke. Nola neurtzen da hau?. Hau ere ez da egia osoa, adibidez 6 urterekin Lakuntzako eskolan hasi nintzen, eta begi bistan dut nire euskarazko erantzunen aurrean maistrak, parra egiten zuela. Garai haietan jada, Ikastola lehen pausoak ematen hasia, zen. Zergaitik batzuen lana goraipatzeko besteena zapuztu behar da? Ni ez naiz inor bakoitzak egiten duen lana epaitzeko, argi baitut Ikastola, Eskola,Helduen Euskalduntze, Mintzakideak ... euskararen alde lan handia egiten dutela.  Bakoitzak, bere zailtasunak izanik, lan horrek herrian islada duela ziur nago. Baita edozein pertsona edo taldek gure hizkuntzaren alde egiten dituzten jarduerek ere, beraz bide honetan inor ez dago soberan.Abenduaren 1ean Donostian egindako manifestapenaren bukaeran irakurritako manifestuan ardatz hauek aipatu ziren:- Hizkuntza Unibertsala- Transmisioa.- Hezkuntzaren berreskurapena.- Helduen euskalduntzea.- Bizitzako nahia.Manifestuak zionarekin bat nator.IZAN ZIRELAKO GARA, ETA GARELAKO IZANGO DIRAGure herria eta gure hizkuntza den euskararendako, ez al da onuragarriago aurrerago aipatutako ELKARLANEAN aritzea?