Kezkagarria da bizpahiru hilabetetan Altsasu eta Sakanako populazioak Mankomunitateak martxan jarri duen atez ateko hondakinen bilketaz adi eta inguruan sortu diren gertaerek gainditua egotea. Gaur egun dauden edukiontzietan %25 birziklatzen bada, erru handia dudarik gabe, herritarrona da. Baina baita Mankomunitatearena, informazio eskasagatik eta biztanleria ongi birziklatzeko kontzientziatze lana ez egiteagatik. Hala, portzentajea %10 igoko litzateke eta horrela 5. edukiontzia alternatiba aukera gisa izateko. Bizpahiru urtetan Europako zuzentarauak 2020rako behartzen eta aholkatzen duen %50 birziklatzeko helburua lortu ahal izateko. Guztia jasangarritasunaren eta ingurumen praktika onak sustatzeko, gure mundua hobetzeko.IUtik ahal den guztian elkarlanean ariko gara helburua 2020 urtean gauzatu dadin. Bilkurak onartutako mozioan emandako urratsak eman ondoren, dudarik gabe onartuko dugu hautestontziek emanen duten emaitza, atez atekoa jarri edo edukiontzi marroia kokatzea.