Presoen kopuruak gora egin du - Gaixo larrien egoeran aldaketarik ez - Istripu bat bisitarakoan, 13.a aurten - Parot dotrina bi kasu berri, gainera Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu Parot Dotrina aplikatzeagatik jarritako 24 helegite, Estrasburgoko epaiari inolako kasurik egin gabe, oraingoan gainera helegite bat bera eztabaidatu eta arrazoitu ere egin gabe - Urteak kartzelan egin ondoren kargurik gabe aske utzi ditu epaileak gazte batzuk: ez dago horrelako injustizia baterako inolako kalte-ordainik - Kartzeletan betiko egoera latzak darrai, hainbat eraso eta probokazio izan dira. Mehatxuak, debekuak, kondenak, zigorrak, euroaginduak, atxiloketak, erasoak, ... bi hilabete hauetan. Madril eta Parisek temati jarraitu dute normaltasuna indarkeriaz lortuko dutelako ustean. Baina errealitatea ere tematia da. Presoek tinko diraute, herriaren sentiberatasuna eta exijentzia beti bezain ozen dirau, Baionako manifestazioa izan da ezaugarri nagusietariko bat. Danimarka, Aiete, Donostia, Baiona, ... nazioartean ere pauso eragileak eman dira.Jaiak datoz. Jai giroan, baina gogoan, bihotzean eta ekintzetan egongo dira preso eta iheslariak egunotan. Aukerak ez zaizkigu faltako. Urte berria hasiko dugu, eta urte berri honek erabakigarria izan behar du presoak etxera ekartzeko zereginean. Otsailaren 12ko manifestazioa izanen da lehen pausoa: iazkoa kolosala izan bazen aurtengoa kolosalagoa izanen da, herri guztietatik izanen dira autobusak Sakanan, ezin diogu hitzordu horri huts egin. 13 zenbakiak fama txarra du, baina 2013a guk egiten duguna izanen da. EKARRIKO DITUGU!.