Aspaldiko garai batean, lukainkak ziren lapurketa txikietan ibiltzen zirenak, beharrean zirelako bereziki. Txorizoak deituak baina bere atzetik erabat aprobetxatzen zirenak baziren.Gaur egun halaxekoak ere baditugu. Behartuta gauden bitartean, dena ondo dago, kalean topatzen duguna da, karteratxobat hemendik edo handik, lapurketatxoak aukera dagoen tokitik, baina hartu dugun giroan, gizartea, politikariak, apaizak eta gainean daudenak, gezurretan eta lapurkerietan mugitzen dira. Demokraziaren izenean eta jangoikoaren izenean zenbat lukainka: txorizo salgai... Kutxetan, komisioak, subentzioak..., bestalde etxeak, elizak, herentziak eta propinak...Hau dena ikusiz, aspaldiko lukainkak, edo lapurtxoak, bere S. Martinak izaten zuten. Gartzelatuak ziren oilo miserable bat lapurtzeagatik. Baina gaur egun bizi dugun giroan txorizoak txistorrak bihurtuak dira. Gixajoak ezin dute gehiagorik egin eta desklasatu egin dira nahiz eta hainbat historia politak filmetan azaldu.Baina lukainkak geroztik fama hobeago hartu dute. Lehen Baleareskoak, Madrilgoak, Valentziatarrak, Correa, Fabra, Zaplana jaunak eta beste hainbat... Oraingoan "lan gehiago eta gutxiago kobrau" esaten zuen D.Merchan eta Nafarroako diputatu señoritua Iruneko murretan ehizaldi. Bat batean ere obispu, kardenal eta aita santuak twitteatzen gezur gehiago saltezeko eta gehiago irabazteko. Zer mundu lotsagarria. Birika garaian bizi gara eta birika honak behar ditugu aguantatzeko. EGUBERRI ONAK PASA ETA BIRIAK ZAINDU porsiakas...