Kolorea, gorputza, erlijioa, orientazio sexuala, sinismenak, bizitza ulertzeko erak... janzkerak, harreman motak, adierazpenerako bide anitzen artean...Gero eta gehiago banatzeko, zatitzeko, bereizteko daukagun aldatu beharreko ohitura dugun bitartean...Uste duguna baina berdinagoak garela ohartzen ez garen bitartean, mundu globalizatu honetan... Jorge Drexler abeslari uruguaiarrak dioen bezala:Margolari judutar batekin Arjentinan ezkondutako Errusiar etorkinen semea,Bigarrengoz ezkontzen da Mexikon, printzesa afrikar batekin.Ijito polakoek kontrabandeaturiko hindutar musika arrakasta bihurtzen da Bolibiako bihotzean;Zebra afrikarrak, eta australiako kanguroak Londresko zoologikoan.Momia egiptiarrak, eta lehergailu inkak New Yorkeko Museoan.Eskuargi japoniarrak eta txikle amerikarrak, San Pabloko azoka korearretan. Filipinetako sumendi baten irudiak agertzen dira Mozanbikeko telebista sare batean. Txilen naturalizatu diren armenioak beraien senitartekoen bila dabiltza Etiopian;Prefabrikaturiko etxe kanadiarrak Kolonbiako egurrez eginak;Multinazional japoniarrek enpresak jartzen dituzte Hong-Kongen, eta Brasilgo lehen osagaiekin ekoizten dute merkatu amerikarrean lehiatu ahal izateko;Greziar literatura Europear Batasuneko neska-mutil txinatarrei egokitua;Paraguayen faltsifikaturiko erloju suitzarrak, droga saltzaileek saltzen dituzte Los Angeleseko auzo mexikarrean; Madrilgo Chueca auzoan bere mutil lagunarekin erdi biluzik zegoen turista frantzesa azaltzen da argazki batean.Pila amerikarrek Inglaterrako etxetresna elektrikoak elikatzen dituzte Guinea Berrian;Gasolio arabiarrak amerikar autoak elikatzen ditu Hego Afrikan;Italiako pizzak italiar jendea elikatzen du Italian;Gatazka-guduetatik ihesean dabiltzan neska-mutil irakiarrek ez dute bisarik lortzen Egiptoko kontsulatu amerikarrean, Disneylandian sartu ahal izateko. Mundu globalizatu honetan...