Portland-eko langile baten gose-grebak agerian utzi du FCC enpresaren gezurretako beste bat. Kaleratzeak eta langileen birkokatze umiliagarriak ezin direla Olaztin beste plantetan gertatzen ari denaren desberdinak izan. Ez dago salbuespenik, errauste egitasmoetan ez dagoen bezalaxe, dena Portland-en plan berean txertaturik dagoelako eta enplegu galerak hondakin gehien erretzen duten planteei neurri handiagoan eragiten dielako. Baina, hemen planteatzen duten dikotomiak, hau da, "erretzen ez bada ez dago enplegurik", errausten ari diren plantetan, ez die ezertarako balio, kontrakoa gertatzen delako hain zuzen ere. Hemen oraindik gezur horrekin jarraitzen dute, enplegu-erregulazio espedientea errausketaren kontrakoei egotziz eta horrela UPrS eskatu izana justifikatuz, proiektua inposatuko ez zutela emandako hitza janez eta Olaztiko udal autonomiaren gainetik pasatuz, jakinik, hau errespetatuko balitz ezinezkoa litzatekeela Portland-en proiektu bidegabe hori aurrera eramatea.Horren ildotik, oso interesgarria da gure arazo bera duten Kordobako adiskideek diotena. Era berean jokatzen dute toki guztietan, multinazionalak ez dira ez osasunaz, ez enpleguaz, ez ingurumenaz arduratzen. Ezin da salbuespenik egin, dena diru-gosearen eta emaitza-kontuen baldintzapean dago. Gainerakoak bost axola.Bideoa ondoko helbidean ikus dezakezue:http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/2012/12/entrevista-realizada-juan-escribano-en.html