Atzean utzi dugu 2012. urtea eta, atzera begiratzen hasita, hamaika bizipen, istorio, ekimen, zailtasun eta sorpresa pozgarri datozkigu gogora. Altsasuko EHEko kideontzat urte berezia eta gogorra izan dela esan dezakegu: 6000 euroko isuna, abokatuekin bueltaka ibili beharra, epaiketa. Ekonomikoki itota geunden, gure zorra handituz zihoan eta handik eta hemendik dirua ateratzen saiatzen ginen, baina nahikoa lortu ezinik. Urte bukaeran, ordea, sorpresa ederra jaso genuen: Olentzerok Biltoki tabernan zakua bete betea utzi zuen guretzat eta horrekin zor ekonomikoa kentzea lortu dugu!Olentzeroren egoera ekonomikoa ere onena ez dela badakigu, egun inor ez da hortaz libratzen eta; baina bizi dugun egoera zailean ere gure zakua bete nahi izan du eta abenduaren 24ko gauean ateratako dirua ematea inoiz baino gehiago mirestekoa da!Mirestekoa eta eskertzekoa, tabernari berari zein bertan urtero dohainik lan egiten duten guztiei, urtero gehien behar den lekura joaten baita zuen esfortzua.Esfortzu xumea, ixila, baina behar beharrezkoa, eta hemendik aurten gurekin oroitu izana eskertu nahiko genuke; kristona izan da!Honekin batera, urte osoan zehar gure alde esfortzua egin duzuen guztioi ere eskerrak eman nahiko genizkizueke; boletoak erosten, txozna barruan zein kanpoan egoten, itsulapikoak betetzen, zuen eraikin edota ekimenak uzten (Altsasu eta Etxarriko gaztetxeak, Etxarriko EHE). Zuek guztien laguntzarekin zor ekonomikoa kendu ahal izan dugu eta hemendik eskerrik beroenak bidali nahi dizkizuegu.Baina ekonomikoa ez den laguntza ere eskertu beharra dugu, zuen babesa, animoak eta presentzia etengabeak izan baitira. Urte osoan zehar gure ondoan egon zareten guztien eta gure mezua zabaldu duzuenen (Guaixe-Beleixe, Hitzondo, Eztanda) babesa eskertzekoa eta mirestekoa da!Hala ere, tamalez istorioa oraindik bukatu ez dela oroitu beharra dugu, errekurtsoaren azken erantzuna falta baitzaigu. Otsaila-martxoan iritsiko da hori, eta une horretan ere hor egongo zaretelako esperantza daukagu.Mila esker bihotz bihotzez!Hurren arte.... EUSKARAZ BIZI!