Azaroak 30ean eta abenduak 1ean elikagai-bankuak Gabonetako elikagai-bilketa kanpaina antolatu zuen Nafarroa mailan urtero bezala. Beste urte batzuetan ez bezala aurten Altsasu ere kontutan hartu zuten kanpaina honetan parte hartzeko, Altsasu bai da hilero erakunde honen onuradun zuzena. Horretarako Caritasekin harremanetan jarri ziren boluntarioak eskatuz jendeak ematen zituen elikagaiak jasotzeko eta aurpegia ematen egoteko. Lan hau elikagai hauek jasotzen dituzten pertsonek egin zuten.Caritas-ek, Guaixek hainbeste jenderi iristeko aukera ematen digunez, aprobetxatu nahi du kanpaina honetan parte hartu duten guztiei mila esker emateko. Benetan eskertzekoa da egin duzuena Sakanako egoera sozioekonomikoa ezagutuz, guztira 3 mila kilo elikagai eman bai dituzue.Aprobetxatu nahi dugu baita ere, eskerrak emateko beren gabonsariaren zenbatekoa Caritasi eman dioten Sakanako enpresa desberdinen langileei. Sakandarren solidaritatearen beste adierazpen bat.