Ihote garaia eta Agata eguna gainean ditugu. Aspalditik datozen ohiturei eta sinesmenei jarraiki, ospakizun egunak izanen dira hauek ere.Ikerlariek diote ohitura hauen sustrai sakonak orain dela 35.000 urte arterainokoak izaten ahal direla, artzantza Euskalerrian ezarri zen garaitik gureganakoak. Goi Paleolito aspaldi hartatik datozkigun kultur esperientzietan eta jakintza bideetan oinarrituak dira bizitzaren kontzeptu sakonenak eta ohitura ederrenak.Urte sasoi hau Amalurrari deia egiteko sasoia da negualdiko lozorrotik esnatu dadin, simaurra botaz Olaztin bezala, goldea erabiliz Altsasun, joaldunen zalaparta erritmikoarekin Ituren eta Zubietan, makilarekin lurra joz Agata egunean, eta abar. Amalurraren emankortasunetik bizi ziren antzinako euskaldunak, bera baitzen izaki guztien bizileku eta babesa, berezko indarra duena eta natura guztiaren sortzailea. Amalurra zen denen etxe handia eta bizitokia, oinarrizko bizibidea ematen ziena.Alabaina, azkeneko hamarkada hauetan, Amalurrarekiko izan den bateratasunetik aldenduz eta begirunea galduz, desarrollismo basatia, indibidualismoa, eta kontsumismo suntsitzailea garatu da. Txikizioa eta kutsadura. Biziraupena bera arrisku larrian paratuta, gizartean fraktura sozial eta ekonomiko mingarria ezarri duena.Horrexegatik, egun hauek Amalurrarekiko bateratasuna berritzeko izan daitezela, arbasoek egiten zuten bezala, eta ospatzeko eta gozatzeko.aingerumi@gmail.com