Hausnarketa

Sasoia 2013ko urt. 25a, 00:00

Amaitu berria den urtea, adinekoen, jubilatuen urtea izan da. Hau da: adinekoen, jubilatuen eskubideak aldarrikatu eta beteharazteko urtea. Ez dugu egun bat izan, urte osoa baizik. Bagenekien?, etekinak?,egin ditugu egin beharrak, lortu ditugu helburuak?.Orokorrean arrakasta ahula izan duelakoan gaude. Ez du arrakasta handirik sortu gizarte mailan, ez adinekoetan eta ez, zoritxarrez, jubilatu elkarteetan. Pasotismoa gurera iritxi dela ematen du. Konzientziazio kanpainarik ez da ikusi,mugimendurik ez, gaiarekin lotutako ekinzarik ere ez. Etorri den bidetik joan da eta gure egoerak okerrera egin du: pobreagoak gara, erosketa ahalmena galtzen ari gara, zerbitzuak desagertzen, zentro publikoak pribatizatzen.Baina geldirik,lo eta mutu egon ez direnak ere badira. Langileak zirenean borrokaren bidez lortu zituzten eskubideak ez dituzte galdu nahi eta borrokaren bidez defendatzeko prest daude.Mugitzen hasi da jubilatua, kolektibo ezberdinak sortzen ari dira. Nabarmena da konzentrazioetan, manifetan...izan den parte hartzaileen gorakada.Borroka hau indarrak metatuz egiten ari gara. Oso garbi dago bakoitza bere aldetik joaten bada ez dagoela ezer lortzerik. Ikuspegi honetatik begiratuta harrera ona izan du sortu den koordinadora berriak, "KRISIAREN AURREAN JUBILATU ETA ADIN NAGUSIKOEN KOORDINADORA".Bere egitekoa: gure egoera aztertu,gizarteratu, eskubideak aldarrikatu, ekintzak antolatu....Dinamika polita sortzen ari da. Abenduaren 12an gure egoera eta aldarrikapenak jasotzen zituen txosten bat aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Adineko eta jubilatuei luzatzen dizuegu deia" SASOIATIK": kontzientziatu, mugitu, organizatu gaitezen, gurea dena defendatu beharra daukagu.Lana eta borrokaren arabera lortuko dugu eskubideak eta ongizatea babestea.Ona eta oparoa izan dadila guretzat  urte berria.