Ez dago arau argi bat esateko noiz komeni den psikologoarengana joatea. Arazoen aurrean pertsonek modu desberdinetan erantzuten dugu eta batentzat egoera jasan ezina dena, bestearentzat ez da hainbestekoa. Laguntza eskatzea komenigarria den jakiteko, sufrimendu handia eragiten diguten sintomak dauden ikusi behar da eta ea horiek gure egunerokotasunean eraginik ba ote duten ezinegona areagotuz eta gu blokeatuz . Sintoma horietako batzuk adb, antsitetatea, lo arazoak, gehiegizko tristura, nekea, elikadura arazoak, kontzentrazio falta... dira. Egokia litzateke, pertsonaren bizitzan, familian, lanean, arlo pertsonalean, aldaketa garrantzitsuak gertatu diren ere hausnartzea.Hasiera batean denak saiatzen gara, normala den bezala, sufritzen dugun hori konpontzen. Ezin dugunean, familiari, lagunei...eska diezaiekegu laguntza. Baina hauek gure mina arindu ezin dezaketenean profesional batengana jo dezakegu, jakinik pertsona bezala, mugak badauzkagula, eta horrek ez duela esan nahi ahulak garenik, baizik eta muga horiek ikusten ere badakigula. Min fisikoa daukagunean medikuarengana joaten gara, epaiketa bat daukagunean abokatuarengana... gauza horiei buruz nahikoa ez dakigulako, beraz, zergatik ez jo psikologo batengana egoera mingarri batean? Osasun mentala ondo edukitzea ezinbestekoa da bizitzan aurrera egiteko eta ongizate minimo bat izateko. Beraz, umilak izan behar dugu eta onartu, gure bizitzako momentu batean, konpondu ezin ditzakegun egoerei aurre egiteko, psikologo baten laguntza beharko dugula. Horrek, pertsona horien, ondo egoteko grina erakusten du eta gaizki egotearekin konformatzen ez direla.Zein arazo dira pertsonek gehien kontsultatzen dituztenak?Depresioa oso ohikoa da, antsietatea ere bai, baita fobiak eta paniko atakeak ere. Hauetaz gainera seme-alabekin izaten diren arazoak, banaketak, autoestima baxua, estresa...bezalako arazoak ere kontsultatzen dira.Badaude, arazo larririk izan gabe, beraien bizitzako momentu konkretu batean arazo edo egoera batean "trabatuta" gelditu direnak ere eta psikologo batengana jotzen dutenak traba horretatik irteten laguntzeko. Eta beste batzuk, beraien garapen pertsonala areagotzeko soilik joaten dira. Beraz, norberaren egoeraren arabera, pertsonak psikologoarengana joango dira gauza bat edo beste bilatzen.