Urtarrila-Otsaila

Sakanako ETXERAT 2013ko ots. 15a, 00:00

Latza doa negua preso, iheslari eta senideontzat: Kolektiboko presoek baraua egiten dute asteazken guztietan eskubideengatik / 5 dira aske geratu direnak, 4 preso berriak,  2 estradizio kasuak, hauetatik batek 24 urteko kondena beteta du, aske utzi ondoren beste sei urterako eraman nahi dute kartzelara / 5 dira bizi guztirako kondena berriak, 76 dira denera: Jesus Mari Zabartek 29 urte daramatza eta 2015era urtera arte luzatu diote kondena. Martxoan erabakiko du Estrasburgoko auzitegiak kondena hauen aurkako jarrerari eusten dion ala ez / Aurtengo lehen istripua: 13 izan ziren istripuak iaz, 16 dira sakabanaketak eragindako heriotzak / 900 euroko isuna jarri digute zerikusirik ez dugun salaketengatik. Eta abar luzea. Eskubide urraketen kronika latzak du amaierarik.Asier eta Luis Madrilera aldatu zituzten lekuko izateko; epaiketa unean ikusi ahal izan zuten elkar, denbora gutxiz. Asier eta Hodeik azterketak izan dituzte. Luis gorputz guztia ziztadaz beteta esnatu zen Valdemoron; zimitz edo txintxeenak  zirela eta gaiztotuta zituela esan zioten gaixotegian. Oihan: Nanterretik Fleuryra eraman dute, epaiketa berri bat duelako; autobusa aterako da epaiketara joateko: hil honen 17an aterako da. Hilabeteko bisitak kendu dizkiote.Iazkoa gaindituz, 116 mila pertsona bildu zituen urtarrileko manifak, Bilboko kaleak  gainezka betez. Sakanatik 12 autobus joan ziren, bere kabuz joandakoak asko eta asko izan ziren. Legeak onartzen duena betetzea zen eskatu zena. Politikoei esan zitzaien ezin dutela kartzela politika kriminala bere horretan luzarazi. Ez dugu etsiko. ETXEAN NAHI DITUGU