Nafarroako Gobernuarendako porrot galanta denak, ez dirudi gehiegi kezkatzen dituenik, jakinaren gainean eta legeak agintzen duenaren kontra, hondakinak errausteko instalazioen kokapena zehaztu gabe uztea erabaki zutenak.Ikustea nahikoa da, Sanzberro Andereak, (aurreko Ingurumen Kontseilaria) nola jo zuen Planeko hondakinak errausteko instalazioak Nafarroako eskualde batean kokatu nahi zutenen kontra. Argi erakutsi zuen ez zitzaiela gehiegi axola lege baldintza hori ez betetzea, eta bai ordea, jarduera horren ondorioak jasango lituzketen eskualdeetako parrokia asaldatzea.Orain Auzitegiek aspaldi zekitena berretsi diete, baina denbora falta izan zaie, horretarako bereziki prestatutako planta batean egin beharko litzatekeena, kutsatzaileen isuri-maila zorrotzagoekin eta herriguneetatik, Parke Naturaletatik eta akuiferoetatik urrunago, hondakinen multinazionalaren zementu-fabrikan egitea onartzeko.Eta inposizioaren bidez egin du, udal autonomia eta inguruko udalen nahia zapalduz, eta gainera, boterean dauden alderdien mesedeak eskuratzeko FCC-ren praktikak ezagutu ditugun garai honetan.Nafarroako Gobernua temati ari da nafarroi gehien lapurtu digun enpresari mesede egin nahian eta helegitea jarriko duela iragarri du. Horrela epaia ez da irmoa izanen eta ez da inork nahi ez dituen instalazioen kokapena zehaztera beharturik egonen. Atzerabiderik gabeko politika eginez jarraituko du, eta Auzitegi Gorenak berriz ere belarrietatik tira egiten dionerako, Nafarroan hondakin errausketa martxan egonen da.