Yes, we can!!!

Gizarte Zerbitzuak 2013ko ots. 22a, 00:00

Jose Miguel Domingo, Amaia Egaña, Francisco J. Lema Bretón, ez dira izen ezagunak, ez dira pertsona ospetsuak, ez dira artistak baina, azken hilabeteotan famatu bihurtu dira. Zergatia galdetuko duzue, zer egin duten egunkarietan ateratzeko... bere buruaz beste egin, besterik ez!!!. Denbora luze edo motzean bere hipoteka ordaindu gabe egon ondoren, eskutitz bat jaso zuten, bere etxeetatik atera behar zutela esaten zuen gutun bat. Ez ziren lehenengoak ezta azkenekoak ere. Egoera berean daude beste hainbat familia. Zifra desberdinak daude baina guztiak gogorrak, egunero, 500 kasu izaten baitira.Lehenengo familiek sufritzen zuten ezer esan gabe. Ondoren, poliki-poliki, jendea bildu zen egoera honen kontra borrokatzeko. Orain esan dezakegu jendea antolatuta dagoela. Non?? Hipotekek kaltetutako Plataforma  desberdinetan. Nafarroan hauexek daude: Antsoain, Agoitz, Barañain, Berriozar, Burlata, Iruñea, Tafalla, Tutera, Nafarroakoa eta, eskualde honetan, Sakanan.Hilero lehen eta hirugarren ostiraletan biltzen dira arratsaldeko 7etan Altsasuko Gure Etxean. Arazoren bat baldin badago, edo arazoa sortu baino lehen, haiengana jo dezazuen. Laguntza eman nahi baldin baduzue, beraiengana jo dezazuen. Nola eman laguntza hori? Hainbat modu  daude: plataforma eta beraien lana ezagutaraziz, desahuzioetara joanez, Plataformaren lotura moduan lan eginez, bileretan parte hartuz edo beste modu batez.Larunbat honetan, otsailaren 16an, lehenengo manifestaldia egin zen Iruñean. Milaka pertsona bildu ziren Gaztelu Plazan eta ibilbidean. Antolatzaileek datu batzuk eman zituzten; 400.000 familiek etxebizitza galdu dute, 119 buru-hilketa egon dira aurreko urtean, ILP tramitea aurrera eramatea lortu dela eta abar. Baina gehien entzun zena izan zen "SI SE PUEDE-EGIN DAITEKE", edo nazioartekoagoa baldin bazara "YES, WE CAN".Informazio Gehiago :https://www.facebook.com/pahhkp.sakanahttp://pahnavarra.org/http://www.afectadosporlahipoteca.com/