Zernahi gudu, gatazka latz edo auzi odoltsuren ondoren taxuz egin beharreko lana da armen deuseztea, edo kontrol zorrozpean gordetzea. Amaiezina zirudien enegarren euskal armadun matxinada bere azkenetan dagoelarik ika-mika franko eragin ditu azken burdinen norakoak. Izan ere, kontu zinez serio eta korapilotsua da burdina guztien beste norbaiten esku uztea, are gehiago ziklo polÃtiko berri bati ekiteko borondaterik badago.Historian zehar hainbat eredu eta esperientzia gertatu dira munduko bazterretan, beren amaiera hobe edo makurragoekin. Espainiako gobernuak, ordea, ez omen dago prest inoren aholkurik entzuteko, inondik ikasbiderik hartzeko eta nazioarteko egiaztatzaileen bisita eta jardunari mesprezu eta burlarekin erantzun diote.Ezjakintasunaren eta arduragabekeriaren tontorrean PPko goikargu batek esan du armen uztea ez dela batere arazoa, armak berari ematea daukatela burdin-gordelariek eta kitto. Espainiar agintariek halako proposamen ergelak eta kalapitosak egitea ez da kontu berria. Makurragoa da Espainiak historian barrena nolako “konponbideak†gauzatu dituen . Historia garaikidean urrunagora gabe, Bergarako besarkadaren konpontxo ustela daukagu hurrengo gerla baten mintegi eta hazi saila.Gero etorri ziren Kuba, Filipina eta Rif-eko (Maroko) auziak. Denak gudu anker eta porrot gaitzetan bukatuak Espainiarendako. Behingoagatik guduari ekin ez Saharakoan, baina hondamendi politiko erraldoiarekin amaitu zen hura, garai hartako eta gaur egungo sahararrei galdetzea besterik ez dago.Aurrekariokin ez dakit taxuzko ezer espero daitekeen espainiar boteretik.