Gizarte orori kostatzen zaio aldaketei egokitzea, eta migrazioak ez dira salbuespena. Gainera, imaginario sozialak, areagotu egin du migrazioen alde ezkorra, kultura aniztasunaren bat bateko gorakadarengatik, edo etorkin eta bertakoen arteko hartu-eman eskasengatik.Krisi egoerak zaildu egiten du gizarte justu eta solidario baten bultzada, promozioa.Zurrumurruek posizio ideologiko eta etikoak azalarazten dituzte "eztabaida ezineko" argudiopean.Asko eta asko dira entzun eta erabiltzen diren immigrazioa edo etorkinen inguruko zurrumurruak. Esaterako: - "Ezin ditugu etorkin gehiago onartu: gehiegi dira". - "Laguntza sozialetatik bizi eta baliatzen dira". - "Lana kentzen digute". - "Migrazioek matxismoa eta genero biolentzia areagotzen dute". - "Etorkinek ez dute integratu nahi". - "Etorkinak osasun sistemaz baliatzen dira eta urgentziak oztopatzen dituzte". - "Ikasleri etorkinak hezkuntza maila jaisten du eta getoak sortzen ditu ikastetxeetan". - "Pilatuta eta baldintza txarretan bizi dira. Horrek alokairu merkatua garestitzen du". - "Etorkinek erlijio kontuak mahaigaineratzen dituzte eta laikotasuna geldiagotu". - "Espazio publikoa betetzea gain,gaizki erabiltzen dute". - "Etorkinek ez dituzte arauak ezagutzen, ez dute gizatasunik".Errealitate honen aurrean, ezinbestekoa da logika ezberdinak erabiltzea: immigrazioa gizatasun eta justizia planoetan jartzea, Nazioarteko Giza Eskubideen Aitorpenaren babespean aritzea, alegia.Era berean, berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioek inspiratu behar gaituzte.Zurrumurruei aurre egiteko, zehaztasunez hitz egin behar da, legea eskuan eta zurrumurruari buelta emanez.Hurrengo atalean, Sakanan zehar zabaldua dagoen zurrumurru bati emango diogu buelta...Beraz, ADI!!!!