"Iaz hasi zen dena, Madrilgo hainbat familiak, lanak behartuta, Euskal Herrira etortzea erabaki zutenean. Gure herrira iritsita, zenbait kezka sortu zitzaizkien, eta horien artean hezkuntzarena izango zen buruhauste handienak eragingo zizkiena. Madrildarrak beste hizkuntza bat erabiltzen den herrialdera etorri zirelako konsziente ziren. Ondorioz, beraien seme-alabek hezkuntzan laguntza beharko zutela aurreikusten zuten. Familia hauen lantokiak Gipuzkoan kokatuta daude. Beraz, seme-alabek euskaraz ikas zezaten nahi zutenez, Eusko Jaurlaritzara jo zuten laguntza eske. Horren partetik, ordea, laguntzarik ez. Nafarroara jo zuten hurrena, D ereduan ikasteko laguntza eske berriz ere. Hemen ere, baina, ez zuten hezkuntza sailetik laguntzarik jaso. Iribas jaunarekin hitz egitera ere iritsi ziren, eta horrek zer erantzun madrildarrei eta, bera nafarra izanik, bere hizkuntza gaztelania zela!Horrela bada, egoera ikusita, familia etorri berriek A ereduan matrikulatu zituzten haurrak. Seme-alaba gazteenak, hala ere, D ereduan sartu zituzten.Gaur egun, seme- alabak euskara ikasten ari dira eskolaz kanpoko klaseen bitartez, eta eskolaz kanpoko hainbat jarduera ere euskaraz egiten dituzte. Gainera, zenbait ama ere euskara klaseak jasotzen hasi dira". Familia hauek argi daukate zein den gure hizkuntza, gure hezkuntza sailburuak baino argiago ikusi ere. Gure herriaren parte izateko, gure hizkuntza ikasi eta gure hizkuntzan bizitzea beharrezkotzat dute. Dena den, hilabete hauetan Altsasuko errealitatea zein den ezagutu dute, eta euskaraz bizitzea ezinezkoa dela konturatu dira. Hori dela eta, etorkizuneko Altsasu euskalduna eraikitzen parte-hartu nahi dute.Pentsa dezagun gure identitatean, gure hizkuntzan, zer garen, zer izan nahi dugun. Zer nolako herria nahi dugu? Kanpotik etorri behar al zaizkigu begiak irekitzera? Prest al gaude aspalditik barneratuak ditugun ohiturak aldatu eta behingoagatik aldaketak egiten hasteko, konpromisoak hartzeko?EUSKARAZ BIZI!!!