‘Korrika’ euskarari laguntzeko egiten delako, hamaika arrazoi baino gehiago euskaraz egiteko: Euskalerrian sortu eta garatutako hizkuntza delako, gutxienez 15.000 urtetik hona arbasoek hitz egin dutena; garai hartako hitz-altxorrak bizi-bizirik irauten dutelako ‘ur, lur, elur, zur, haur, hezur, euri, haitz, aitzur, aizto, izotz, izar, eguzki, egun, eguraldi, eta abar’; historia luzea izan duelako eta konkistaldi guztien aurrean aitzina atera delako -zeltak, erromatarrak eta latina, sueboak eta bisigodoak eta germaniarra, gaztelarrak eta gaztelania eta abar-; gure mendien izenak, ibaienak, herrienak eta abar euskaraz mintzo direlako; gure izen abizenak euskaraz mintzo direlako; naturarekiko lotura indartu egiten duelako, hilabeteen izenetan, tokien izenetan, izen-abizenetan eta abar; hizkuntz-ekologiari aniztasuna ematen diolako; ez delako sexista; malgua eta dinamikoa delako, sasoi guztietako egoeratara egokitzen jakin izan duena, baita egungo garai modernora ere; teknologietan gigateramodernoa da oso ongi egokitu delako; ezagutzarako hizkuntza delako; munduan barna inolako lotsarik gabe agertzeko hizkuntza duin eta dotorea delako; komunikazio kode bat baino zerbait gehiago delako, bera baita euskal kulturaren arima; euskararik gabe, euskaldun izaterik ez dagoelako; mundua ikusteko beste ikuskera bat ematen duelako; gurea delako; etorkizuneko Euskal Herriaren hizkuntza delako; elkarri ematen ahal diogun gauzarik ederrenetakoa delako; EMAN EUSKARA ELKARRI.aingerumi@gmail.com