Oraingoan guztien ardura den edo izan beharko litzatekeen gai bati buruz arituko gara. Ez horregatik arina, nahiko korapilatsua izatez eta iritzi oso ezberdinak sortzen dituena.Guztiengatik jakina da gure komunitatean ezin dela 18 urte bete arte edan, eta ez bakarrik hemen, estatu mailan ere ia komunitate guztietan gertatzen den gauza da hori.Eta guztiok dakigun gauza izan arren, legea ez dela betetzen ere guztiok dakigula esango nuke. Adinez txikiak direnek ere kontsumitu ohi dute, ez egunero eta ezta ere astebururo, baina bai noizean behin. Esan bezala, gertaera honetan arduradun ezberdinak daude: lehenengoak eta pisu handiena dutenak gurasoak dira eta gero komertzioak (bai tabernak, zein alkoholdun edariak saltzen dituzten dendak) eta legea betearazi behar dutenak dira.Nahiz eta arduradun nagusia kontsumitzen duen pertsona izan, adin txikikoak direnean, gaztearen familia da arduradun nagusia eta zuzena: familiek bere seme-alabak non dauden eta zer egiten duten jakin beharko lukete eta are gehiago adinez txikiagoak direnean. Baina normala da ere gazte hauek kalean lagunen artean eta gurasorik gabe egotea. Honekin oso lotua dago gazteari ematen zaion diru kantitatea eta seme-alabek dituzten joerak; hau da, etxera iristeko orduak, lagunak, izaera... Hau guztia lantzea gurasoei tokatzen zaie.Beraiei, gazte hauei, adinez tokatzen zaiena, legeari kasu gutxi eta salto egiten saiatzea da, nagusiek dituzten portaerak imitatzearekin batera. Hemen da, tabernarien eta dendarien ardura agertzen denean: oso garbi eduki beharko lukete adin txikikoei alkohola ezin zaiela saldu eta eginez gero zeintzuk diren ondorioak.Kate honetan, ezinbesteko beste zatia, legea betearaztea da. Herri-autoritatea da legeari kasu egiten zaiola bermatu behar duena.Esan beharra dago, legeak ere bere funtsa duela, ez dela adin bat jartzeagatik jarri, baizik eta 18 urte betetzean pertsonak erabakitzeko gai garela pentsatzen delako, eta ahalik eta gure osasunerako kalte gutxien egiten diguten erabakiak hartuko ditugula uste delako. Honekin oso lotutako informazioa: pertsonaren garuna hazten dagoen bitartean oso txarra da alkohola edo beste sustantzia batzuk kontsumitzea; prozesu honetan kalteak askoz okerragoak dira garunaren garapena bukatua dagoenean baino. Eta jakin dezazuen, garuna 23 urte bitarte garatzen doala diote jakintsuek.Guzti hau esan ondoren, hausnarketara gonbidatzen zaituztegu.