Splash!!!

Eduardo Galan 2013ko mar. 15a, 00:00

Bizitza, une edo momentu txikiz egina dago, gure barnean, halako edo holako zirrara, emozio eta sentimenduak sortzen dizkigutenak. Egunean zehar egoera berezi anitz bizi edo gure aurrean irudi eta ikuskizun asko izan ditzakegu, baina askok ez dute aztarnarik uzten gure buruan, gure memorian. Kontrakoa ere gerta dakiguke, eta holakoak, betiko gogoan geratzen dira indartsu. Momentu bereziak dira horiek.Askotan ere, badira pertsonak  gizartearengan , jendetzarengan, pertsona multzo handiengan milaka eta milaka harrera harrapatuz kapazak direnak harrera izugarria dutenak. Hor ditugu, batzuk aipatzeagatik, Mandela, Messi, Bono, Shakespeare, Coco Chanel, Stéphan Hesell... Zerbait berezia dute, distira bitxi hori ziurrenik eta beraien inguruan momentu ahaztezinak bizi ditzakegu eguneroko arazo gehienak alde batera utziz.Aurreko batean, telebista aurrean, holako bizipen magiko bat izan nuen eta nirekin batera beste lau miloi pertsona, komunio kosmiko-unibertsal horretan, 14 segundoz, "distiradun" horietako bat, gure emozio eta arreta guztia harrapatu zituenak. Bere bolantezko bainujantziaz ausardiaz puztuta, bere ile-luze beltzarana airean, tranpolinetik poliki-poliki Luis XVI.a gillotinarantz harro-harro zihoan bezala, Faletek, bere sudurra babestuz, 3 metrotik ez, 5 metrotik baizik, historiaren analetara pasako den jauzi urriena egin zigun zuzenean.Telebista aurrean bizi izandako une handi, barregarri eta danteskoenetariko hau izango dut gordeta betiko gogoan, baina momentu horietan Barcenas, Can-eko dietaz, Mediterranea de Catering-ez, Sunsundegiz, etxe kaleratzeez... ahaztu ginen lau milioi pertsona. Handia Falete, handia.Kexak, iritziak eta iradokizunak: dudugalan@hotmail.com