Panorama

Erabiltzailearen aurpegia Zoila Berastegi 2013ko mar. 22a, 00:00

LURRA: Adituek diotenez lurra arrisku larrian dago:  Poloetako lur izoztuak urtuz doaz, CO2 emisioak ozono kapa zulatzen duten heinean. Basamortu eremuak zabaltzen doazen honetan, makina bat espezie betirako desagertzen ari dira, "gizakia" izeneko izurrite bat dela eta. Espezie bitxia omen, bere izana izenpetzeko gaitasuna duena, eta beraz... kontzientzia. Baina edonon eta edonola ahazten duena. MUNDUA: Gizakiak lurra mugaz bete du, mugikortasun eskubidea deuseztatuz, kapitalarentzat izan ezik. Izan ere, eskubideak ez dira denontzat berdinak. EUROPA: Krisiak jota dagoela diote. Baina agintariek ba omen dute irtenbiderik. Murrizketak lehenik eta azkenik, salbuespenak salbuespen. Izan ere, egin beharrak ez dira denontzat berdinak. ESTATU ESPAINIARRA: Korrupzioa, gezurra, lotsagabekeria, panderoak, erregeak, eskularru zuriak, doktrina, erregimena, ustelkeria, prentsa arrosa, zirkoa, elefanteak, lapurrak, lapurrak, lapurrak. EUSKAL HERRIA: Bere izana izenpetzeko gaitasuna duena, eta beraz... badena. Lurra.  Kontzientzia duen herria eta ondorioz, murrizketa-suntsiketa-desagerketa formulari beste modu batera erantzuteko sormen ahalmena duena. Eraikitzez, jaikitzez, haztez ahazten ez dena. Gurea. Denona.GIZAKIA: Ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Kontzientzia dugunak. "Panorama orokorrak moldatzen ote gaitu edo guk moldatzen ote dugu panorama orokorra?" galdetzeko ahalmena duena. Ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Kontzientzia dugunak?