Umeei helduok ipuinak kontatzea asko gustatzen zaie. Zergatik eskatzen digute behin eta berriro ipuin bera kontatzeko eta beste ipuin batzuk aldiz ez zaizkie interesatzen? Ipuin baten atzetik gauza asko daude. Bruno Bettelheim psikologoak bere "Psikoanalisia maitagarri ipuinetan" liburuan esaten du ipuin batzuen atzetik esanahi ezberdinak daudela eta alde politez gain, alde ilun bat islatzen dutela, sentitzen dut zerbait, baina esan ezin daitekeena ezkutatzen dute modu sinboliko batean. Beraz, ume bakoitzari ipuin bakoitzak zerbait esango dio eta behin eta berriro kontatuz, barnean daukan hori askatzen lagunduko dio. Juan Carlos Alonso psikologoak dioenez, haurrak fikzioa behar du bere barneko korapiloak askatzeko. Bere hitzetan, errealitatean horretaz ez delako hitz egiten: familian, eskolan, gizartean ez da hitz egiten heriotzaz, edo bakardadeaz, adibidez. Baina haurrak egoera horiek sentitzen ditu, eta errealitateak horiei buruz mintzatzen uzten ez dionez, fikziozko pertsonaiak behar ditu, horiengan kanporatzeko. Ipuinek adierazi ezin dena adierazteko ahalmena daukate sinbolikoki. Baina gakoa identifikazioa da. Ipuin batek bere lana egingo du, baldin eta identifikatzeko aukera ematen badio haurrari. Beraz, ipuinek momentu atseginak pasatzeko balio dute, adibidez, lotara joan baino lehenagoko momenturako, lasai gaudenerako..., eta momentu ez atseginak pasatzeko ere balio dute, adibidez barneko eta kanpoko gatazka pertsonalak barnetik askatzeko, beldurrei aurre egiteko...Irudimena eta sormena bultzatzen dute, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa areagotzeko balio dute. Umea ipuinaren protagonista bihurtu daiteke eta bere errealitatera hurbiltzeko ezinbesteko modu bat izan daiteke.Honek zer esan nahi du? Haurrek fikzioaren bidez hobeto ulertzen dutela errealitatea. Ipuinak bere hizkuntza berean hitz egiten dio, fantasia eta irudimena erabiliz. Juan Carlos Alonso ren esanetan, adibidez, 4 urteko ume batek ez digu ulertuko esaten diogunean munstroei beldur izan behar ez diola eta ez direla existitzen esaten diogunean. Azalpena entzungo du, baina ez ditu ulertuko gure "zergatiak", berak beldurra sentitzen duelako. Helduok haurrari hitz egiten diogu, arrazonamendua erabiliz. Ipuinak, aldiz, haurraren bihotzari hitz egiten dio.