2011ko irailean Altsasuko EHEk "nirekin euskaraz" kanpainia burutu zuen; oso harrera ona izan zuen eta asko izan ziren hitzarmena sinatu eta txapa eskuratu zuten altsasuarrak. Festetan euskara gehiago entzun zela uste dugu eta "nirekin euskaraz" zioen txapa blusa, kamiseta etab.etan ikusi zen. Iazko ekainean "Altsasun euskaraz bizi" argazkia egitera deitu genituen herritarrak eta hortan ere asko izan ziren gurekin bat egin zutenak.Eskertzekoa da jendearen erantzuna eta oso pozgarria da gure deialdiekin bat egin eta euskaraz bizitzeko nahia adieraztea.Altsasun euskaraz bizitzeko nahia dugun asko gaudela ikusi dugu baina nahi hutsa ez da nahikoa eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua iritsi dela uste dugu.Oraingoan konpromiso zehatzak eskatzera gatoz.Hilabete batzuk daramatzagu Altsasuko kaleetatik galdera ezberdinak planteatuz eta aurreko astean"ez zaitez espaloitik jaitsi" ipuina kaleratu genuen. Ipuinean azaltzen dena Euskal Herrira ekarriz, berdin jokatzen dugula ikusten dugu, euskaldun asko erdaldunekin topo egitean, espaloitik jaitsi eta erdararen errepidera egiten baitugu salto.Oraindik erdarak presentzia handia duen herri honetan, egunero espaloitik jaisteko egoera askorekin egiten dugu topo eta zaila egiten zaigu espaloian mantetzea.Baina alda dezagun egoera, guztiok konpromiso txikiak hartuz espaloian mantentzea geroz eta errazago izango da eta guztiok batera euskararen espaloian ibiliko gara! Espaloitik jaisten zaren egoerak identifikatu eta egoera horietan espaloian mantentzeko konpromisoa hartu!Ez zaitez espaloitik jaitsi! Euskaraz Bizi!