Joan zen larunbatean Altsasun "No a la imposición de la incineración en Pórtland. Herritarron hitza errespetatu" goiburupean burutu zen manifestazio jendetsua, une hunkigarriz josia egon zen.Hotzak, haizeak eta euriak parte-hartzaile kopurua nabarmen urrituko zuela uste arren, herritarren erantzuna ikusgarria izan zen. Irteeran bertan, haur txikiekin zeuden gurasoek pozez hartu zuten, nola abiatzerakoan, suhiltzaileek bere kamioietan igorik adarrak joarazi eta argiak piztu zituzten herritarrei beraien elkartasuna helaraziz. Zelai kalean, Zelai Txiki parean itzultzerakoan, kalea jende bete eta milaka hotz aurpegi adiskidetsu eta alai ikusi ahal izan genituen. Eta inor ere ez Portlanden inposizio ankerra jasatera etsirik.Ez du horrek zerikusirik, larunbatean, berriz ere, Altsasun milaka herritarrek eskatutakoa aditu nahi ez dutenen miseria etiko eta moralarekin. Lapurreta eta iruzurra egin digun multinazionalaren diru-goseak ezin du bere arduradunen itsutasuna denbora gehiagoz luzatu. Are gehiago, arduradun horiek beraiek herritarrek nahi ez bazuten jarduera hori inposatuko ez zutela hitza eman zutela kontuan hartzen badugu.Portlandek gizarteak argi eta garbi dioena errespetatu behar du. Gehiago itxaron gabe, proiektu hori bertan behera utziko duela eta orain ari den moduan herritarren aurka aritzea baztertuko duela iragarri behar du.Mobilizazioekin jarraitu behar dugu, bestela zaila izango delako beste era batera multinazional bihozgabe hau arrazionaltasunaren bidera, hau da, herritarren ahotsa aditzera, itzularaztea.Eskerrik Asko denoi eta hurren arte.http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/