Gaur egin dagoen politiko giroan, ¿nork dimititzen du egiten duena lotsagarri delako?. Estatu Batuetan, Inglaterran e.a., sexuari lotutako istiluak dimisioak ekartzen dute. Vatikanoan aita santuak dimititu zuen. Italian italianoak ez aukerutako presidenteak: Monti jaunak, dimititu egin zuen. Alemanian, Tesi plagiatuek dimisioak ekartzen dute ere. Eta beste hainbat tokietan, dimititu egiten da politiko ardurak ereduzko adibideak ez erabiltzeagatik, gezurretan ibiltzeagatik, azkarregi gidatzeagatik...Baina hemen iñoiz eta iñolaz ere. Popularrek gezurrekin igo ziren eta gezurrekin jarraitzen dute. Soizialistak hanka sar eta sar ari dira, eta berdin. UPNen batzuk beste batzuen kontra daude, eta bitartean, Nafarroa behin behineko Gobernuekin alternatibarik ez, zeren ¿nola onartu euskal sentsibilitateko Gobernu bat?. Frankista eta karlista herrialde honetan, subiranotasun esklusiboa ulertzen den bezala, ¿nola aldatu subiranotasuna banatzera erabakitzeko eskubidea lortzeko?. Bestalde, krisi garaian, erabakitzeko eskubidea argudio bakar bezala erabiltzen badugu, ¿nola suertatzen ditugu anitzako gizarte dibertsoak erabakitzeko arnasketak normalizazio bidean sartzeko?. Subiranotasuna ez doa bakar. Beste politiko ekintzak behar dira, eta aurrera jarraitzekotan ondo jokatzeko prest ez daudenek dimititu beharko lukete.