Angel Figeroa hil da; etxean preso zeukaten gaixo larria: agur eta ohore. / 12 urte Joxe Agirre torturaz erail zutela; 16 urte Basajaun eraila aurkitu zutela: gerra zikinak dirau / Preso sozial bat hil da Araban / Biluzik, manta ziztrin batekin eduki dute 7 egunez ziegan isolatuta Aranburu, eskuburdinekin eraman zuten bisitara; jipoitua izan da beste preso bat: gehiegikeriak diraute nagusi kartzeletan / Istripu berri bat: aurten 2.a / bizitza guztirako 4 kondena berri: 8 dira aurten, 94 denera / Bi atxilotu Frantzian: konponketarako oztopoak / 9 izan dira aske geratutakoak: kondena beteta edo bermeekin. Oihan: Urtebetetzea izan da, zorionak; bigarren epaiketa izan du, beste bi geratzen zaizkio: arazo politikoaren konponbidea eskatu zuten. Asier eta Luis: Dueñas eta Curtisen berriro, epaiketan lekuko izan ondoren. Asier eta Hodei: azterketak izan dituzte. Luis: zimitz edo txintxeen ziztadaz josita esnatu zen Valdemoron. Hodei: hiru fruta ale eduki ordez bost zituelako bakartu egin dute. Norvegiak bidali egin ditu irtenbide demokratiko baterako negoziazioetan ari ziren hiru etakide: kezkagarria, normalizazioa eta presoen etorkizuna ezinbestean elkarlotuta baitoaz. Bilbon eta Iruñean ospatu da Foro Soziala, non parte hartu duten Euskal Herriko eragile eta alderdi gehienek, beraiekin herri gatazketan aritutako bitartekari ezagun nazioartekoak: denek jartzen dute ezinbestekotzat presoen arazoa konpontzea. Estrasburgoren bizi guztirako kondenari buruzko ebatsia edozein dela, ausart jarraitu beharko dugu, nabaria delako Estatuaren itxikeria. ETXEAN NAHI DITUGU.