Ez dira irudipenak, errealitateak dira. Herrialde hau txiki-txiki eginda dago. Banku eta hipoteka iruzurrak; usteldutako politikariak eta enpresari handia; prebarikatzaileak eta funts publikoak bidegabeki erabiltzen dituztenak, gai goi mailan nola tamaina ertain eta txikiko udalerrietan; murrizketa izugarrienak gizarte eta oinarrizko beharren arloan: osasuna, hezkuntza, etxebizitza eta lana. Sei milioi langabetu eta ia bi inolako prestaziorik gabe. Milaka pertsona Caritasera eta gizarte jangeletara joaten. Askok jatekoa edukiontzietatik jasotzen. Etxe-gabetzeak neurri gabe eta 5 milioi etxebizitza hutsik. Hori eta argia ikusten ez duen gehiago gertatzen da 17 erkidego eta 52 probintzia dituen herrialde honetan. 17 erkidegoetatik erreketari gutxik egiten diote izkin. Nafarroa, Gaztela-Mantxa, Madril, Mallorka, Valentzia, Euskadi, Galizia eta Andaluzia egunero daude hedabideetan ustelkeria eta gorbenu-txarragatik. Inork ez dio konponbiderik jartzen gaitz honi. Trileroak, toko-motxoa, lapurra eta estanpitaren iruzurra, atzera ere hemen dira. Gizarteak noiz arte jasan behar du. Justizia ere zalantzan dago. Noiz arte. Sinestezina baina hala da, noiz arte. Zer gehiago ikusi behar dugu. Noiz arte.