CNC delakoak (Comisión Nacional de la Competencia) agerian utzi zituen Portland-en (FCC) iruzurrezko praktikak. Lehendabizi merkatua legez kontra banatzen zuten eta gero lehia askeari izkin eginez, gainprezioak ezartzen, horrela nafarroi 200 milioi euro baino gehiagoko diru galera eragiteaz gain, Portland-ek sortutako kartel horretan parte hartu nahi izan ez zuten enpresak hondamendira bultzatuz. Horretaz gain, sektore horretan 200 lanpostu desagerrarazi zituen, zementu, hormigoi eta agregakin kontsumoak gaur egungoa hirukoizten zuen garai hartan.Mafia eta lotsagabekeria giro honetan, Barcenasen paper entzutetsuak ere aipa ditzakegu. Bertan FCC lehen lerroan ageri da bere negozioei dagozkien erabakiak hartzerakoan ardura duten alderdien diru kontuak handiagotzerakoan. Eta aipatzekoa ere bai, gaur egungo Portlandeko hainbat lehen mailako goi kargu, Nafarroako Gobernuan Kontseilari eta Zuzendari Nagusi izan direla.Bestalde, eta azken aldiko albisteen haritik, UPNren buruzagiek etikoki deitoragarria den eran dirua jasotzea nola maite duten ezagutzen ari gara, eta ikusi dugu nola alderdi horretako buruzagi nagusiak judizialki inputatuak izan diren arrazoi horrengatik. Eta hauxe ere kezka nagusi bihurtzen da, inguruko eskualdeetako herritarren borondate sendoaren aurka, enpresa pribatu baten mesedean beste sekula erabili ez den legeri berezia erabiliz eta gure udal autonomia zapalduz, Sakanan erarik ankerrenean errausketa nola inposatu nahi diguten ikusten ari garen garai honetan.Gure osasuna, gure baliabideak eta gure etorkizuna ezin dira multinazionalen eta politiko higuingarrien esku utzi. Ez ahaztu, gure bizia dagoela kolokan, eta hori ez da txantxetakoa.olaztinerrausketarikez.blogspot.com/