Apirilak 8an guztiz urtu zen burnizko dama, 87 urte zituelarik. Izaki bizidun baten galera ez da inoiz alaitzeko arrazoia, baina egia da, galera batzuk beste batzuk baina sentituagoak direla. Funtsean, Ameriketako politika jarraitu zuen andrea izan zen; baita lehen emakume ministra Europa mailan. Penagarria benetan, eredu bezala eduki genezakeena, azkenik, lotsagarri suertatzea. Urteak pasa ziren boteretik kendu zuten arte, baina egia esan, nahiko garaiz egin zutela uste dut. Ez beste batzuk bezala, gainbeherara garamatzatela eta, alaiago edo tristeago, beraiekin batera eramaten gaituztela, guk hori nondik eten ez dakigula. Galera beraz, bera bizienik zegoenean izan zela esango nuke. Ez hilabete eskas eduki genuen galera bezala. Bere herriari horrenbeste onura ekarri zion 58 urteko gizona, osasunak kendu zuen boteretik, hainbat gauza egiteko zituelarik. Bizitzak horrelako gertaerak erakusten dizkidan honetan, bi ondorio atera ditzaket: lehenengoa, sexua ez dela erreferentea politika kontuetan; lotura gehiago du pertsonaren ezaugarriekin, eta horren garai iristeko gehienek antzekotasunak dituzte. Bigarrena, ezin dela osasunaren zain egon norbait boteretik kentzeko. EKIN eta EGIN beranduegi izan baino lehen!