Boluntarioa, aukera propioagatik eta trukean ordainsaririk jaso gabe bere denbora librearen zati bat ekintza solidario batera eskeintzen duena da.Boluntariotza mota asko daude, eta arlo askotan jardun daiteke, arlo soziala, kultura, hezkuntza, ingurugiroa, osasuna, parte hartzea, giza eskubideak, larrialdietan laguntza, garapen sozio ekonomikoa, aisialdia... Kasu guztietan boluntarioak eskaintzen dutena ez da bakarrik denbora. Bakoitzak pertsona bezala duen hoberena dohain eta interesik gabeko laguntza ematen eskaintzen du. Bere jardueran, pertsonen duintasunarekiko errespetua eta gizarte eskubideak kontutan hartuko ditu,konfidentzialtasuna zainduz.Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan boluntario talde bat martxan jarri nahi dugu. Helburuak hauek dira: Jadanik antolatzen diren ekintza desberdinak bideratu edo indartu (elikagaien bankua, "Itxipuru" roperoa, dependienteak diren pertsonekiko laguntza...) eta baita beharrezkoak diren beste batzuk martxan jarri ere ( klase partikularrak...). Garrantzia pertsonek bete ezin dituzten gizarte beharretan jartzen dugu, baliabide ekonomiko edo giza baliabide nahikoak ez dituztelako .Bestalde, denbora librean ekintza solidarioren bat egin nahi duten pertsonei toki bat eman nahi zaie, burutzeko gaitasuna duten ekintza batzuetan denbora zehatz batean parte hartuz. Momentu honetan denbora librea duen jende gehiago dago eta, bestalde, boluntarioen beharra dago, ez baitugu dirurik gauza asko egiteko. Gizartea aldatzea beharrezko ikusten badugu, gure gertueneko errealitateetatik has gaitezke.Boluntarioa izateak denbora zehatz batean lan egiteko konpromezua suposatzen du, garai konkretu batean eta astean ordu kopuru konkretu batekin. Oinarrizko gizarte zerbitzutik formazio eta aseguruak egiteko konpromezua hartuko genuke. Parte hartzeko, deitu Oinarrizko Gizarte Zerbitzura, gure telefonoa: 639-127-271, edo bidali mezu bat, ssbirurtzun@gmail.com.